2012/05/21

Mintza Egunerako prest?


 Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin ospatuko da. Ekainaren 2an izango da, eta egun guztirako egitaraua osatu dute. Hitzordua 11:00etan egin dute, Santurtziko portuan, eta gonbidapena luzatu dute sare sozialen bidez, Zeuk ere euskaraz bizi nahi baduzu, zatoz gurekin! lemapean.

Egitaraua:

- 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa portuan, Bihotz Gaztea kantu-taldearen eskutik.
- 12:00 Ibilaldi gidatua herritik / Gurasolagun eta umeentzako jolasak parke nagusian.
- 13:30 Berba kalejira.
- 14:30 Bazkaria Gernika parkean (20 €).
- 16:00 Sari-banaketa eta bertsolariak.
- 17:00 Euskal erromeria.
- 20:00 Kantu-triki-poteoa, Dangiliske taldearen eskutik.

Bazkarirako txartelak maiatzaren 23ra arte eskuratu ditzakezue herriko dinamizatzailearen bidez. Helduen menua 20€ dira, umeena 10€.

Animatu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario