2009/09/24
2009/09/17
ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA ! !

2009/08/06
2009/06/16
2009/05/26
TXITXIBURRUNTZI 2009

Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren leku ezagunetan eta egun pasa egiten zuten txerrikiak sutan erretzen eta jaten, dantza egiten...
Euskal Herriko beste toki batzuetan txitxiburduntzi, sarteneko, sasikoipetxu, basatoste, sasimartxo... etb izenez ezagutzen den ohitura honek. Arratiako hainbat tokitan eta Zeberion bizirik jarraitzen du eta Txitxiburruntzi edo Kanporamartxo izenez ezagutzen dugu.
Tradizioari jarraituz ibilalditxo bat egiten da eta ondoren urdaiazpikoa eta txorizoak zorroztutako makilen puntan sartu eta sutan erretzen dira geroago ogitartean jateko.
2009/05/06
EUSKAL CURRICULUMAREN

Igandea, 2009(e)ko Urtarrila(r)en 11-(e)an 22:33etan
Nazioarteko hainbat itunetan jasotzen denez, herri guztiek beraien hezkuntza antolatzeko eskubidea dute. Bide horretan, euskaldunok, Oinarrizko Hezkuntza Akordioan hezkuntza sistema nazionala antolatzeko eta egituratzeko eskubidea berretsi genuen. Hala:
Aldarrikatzen dut: euskal herritarrok euskal kultura, hizkuntza eta nortasunetik abiatzen den hezkuntza integrala jasotzeko eskubidea dugu. Hori bermatzeko tresna bakarra Euskal Herri osorako sorturiko Euskal Curriculuma da. Beronen sorrera txalotu eta honen aplikaziorako estrategia oso baten beharra plazaratzen dut.
Salatzen dut: herri gisa onartzen ez gaituzten bi estatuek gure eskoletan frantziar zein espainiar hiritar gisa heztera behartzen gaituzte. Curriculum, eduki, irakasgai eta ebaluazio arrotzen (selektibitatea eta baxoa, kasu) inposaketa dira eskubide urraketaren adibideak.
Nire konpromisoa: belaunaldi berriak euskaldun gisa hezi daitezen, Euskal Curriculumaren beharra aldarrikatuz eta borrokatuz, Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntza bultzatuko dut.
Igandea, 2009(e)ko Urtarrila(r)en 11-(e)an 22:33etan
Nazioarteko hainbat itunetan jasotzen denez, herri guztiek beraien hezkuntza antolatzeko eskubidea dute. Bide horretan, euskaldunok, Oinarrizko Hezkuntza Akordioan hezkuntza sistema nazionala antolatzeko eta egituratzeko eskubidea berretsi genuen. Hala:
Aldarrikatzen dut: euskal herritarrok euskal kultura, hizkuntza eta nortasunetik abiatzen den hezkuntza integrala jasotzeko eskubidea dugu. Hori bermatzeko tresna bakarra Euskal Herri osorako sorturiko Euskal Curriculuma da. Beronen sorrera txalotu eta honen aplikaziorako estrategia oso baten beharra plazaratzen dut.
Salatzen dut: herri gisa onartzen ez gaituzten bi estatuek gure eskoletan frantziar zein espainiar hiritar gisa heztera behartzen gaituzte. Curriculum, eduki, irakasgai eta ebaluazio arrotzen (selektibitatea eta baxoa, kasu) inposaketa dira eskubide urraketaren adibideak.
Nire konpromisoa: belaunaldi berriak euskaldun gisa hezi daitezen, Euskal Curriculumaren beharra aldarrikatuz eta borrokatuz, Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntza bultzatuko dut.
2009/04/27
Hizkuntz Eskubideen Egunerako autobusa jarri du EHEk
Datorren igandean, maiatzak 3, Ondarroan ospatuko den Hizkuntz Eskubideen Egunerako autobusa jarri dute Uribe Kostako eta Ezkerraldeko EHEren taldeek. Autobusa Portugaletetik aterako da, Java zinematik goizeko 9etan. Bueltatzeko ordua autobusean bertan finkatuko dutela aurreratu dute, baina "20:00ak aldera" aurreikusten dute. Autobusa eta herri bazkarirako txartela 25 euro izango dira eta txangoan izena emateko 652 764 387 telefonora dei daiteke, lekuak agortu edo ostiralera arte. "Euskaraz Biziz Euskal Herri euskalduna eraiki" lelopean, igandean, VI. Hizkuntz Eskubideen Eguna egingo du EHEk Ondarroan. Ekimen hori "euskarazko egun osoko festa eta salaketarako eguna" da. Egun osoan euskaraz bizi eta gozatzeko egitarau zabala izango da, kale animazio, herri-bazkari, ikuskizun, gune, kontzertu eta abarrekin. Zesatek! eta Trikizio taldeak izango dira oholtza gainean. Manifestazioa eta ekitaldi nagusia ere izango dira bazkalaurrean.EHEk zabaldu duenez, "Euskal Herrian euskaldun gisa bizitzea zaila da, eta are gehiago gurea bezalako eskualdeetan. Behatokiak urtero egiaztatzen duenez, administrazio guztiek urratzen dituzte gure hizkuntz eskubideak eta urtero urraketa berberak egiten dituzte, konponbiderik jarri gabe. Baina, Euskal Herri euskalduna eraikiko bada, hizkuntz eskubideak bermatzeaz gain, beharrezkoa izango da euskaldunon komunitateak euskaraz bizitzeko hautua egitea".Horregatik, azaldu dutenez, "Ondarroan ospatuko da Hizkuntz Eskubideen Eguna, euskara hutsez bizitzeko hautua egin duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari (UEMA) babesa agertzeko. Izan ere, Ondarroa eta Lekeitiori UEMA uztea agindu zieten epaitegi espainolek eta Lea Artibai eskualde bereko Mendexa, Munitibar eta Etxebarri udalerrien kasuan, ordea, EAJ izan da UEMAtik atera dituenak, euskaldunon erakunde bakarra ahulduz".Hori horrela, Getxo udalerriko EHEk eskualdeko euskaltzaleak gonbidatzen ditu Ondarroara hurbiltzera, "euskarazko hautua egin duen gune euskaldun batean egun atsegin bat igarotzera eta zure sare sozial euskalduna handitzera".Egitaraua
- 10:30ean, DIANA Kresalako bandaren eskutik.
- 11:00etan, EUSKARAZ BIZI GUNEA Erakusketa aretoan
- 11:00etatik 13:00ak bitarte, DANTZA EMANALDIA Kresalako dantza-taldearen eskutik, Alamedan;
ANTZERKIA Kanttoipen; eta IKASTETXEETAKO HAURREN KANTALDIA Zubizarren
- 13:00etan, MANIFESTAZIOA
- 13:30ean, EKITALDI NAGUSIA Itsasaurre plazan
- 14:30ean, BAZKARI HERRIKOIA Itsasaurren
- 16:00etan, HAURREN TXOKOA Txirrimorraski aisialdi taldearekin Itsasaurren
- 17:30ean, KONTZERTUA ZE ESATEK eta TRIKIZIOrekin
2009/04/15
2009/04/14
2009/04/07
Egizu Getxo Euskaldun! mintzapraktikarako elkartea eta Berbalamiñe Leioako euskara elkartea Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren bazkideak bihurtu ziren atzo. Izan ere, atzo Topaguneak urteko Batzar Nagusia egin zuen Iurretan eta bertan bost elkarte gehiago onartu zituen kide gisa. Eskualdekoak ezezik honakoak izan ziren atzoko batzarrean sartu ziren bazkide berriak: Zeanuriko Alozo elkartea; Baztan, Malerreka eta Bertizaranako Xaloa telebista; eta Xorroxin elkartea, besteak beste, izen bereko irratia Baztan, Zugarramurdi, Urdazubi, Malerreka, Bertizarana eta Bortzirietan zabaltzen duena. Gauzak horrela, dagoeneko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko 93 euskara elkarte batzen dira Topagunean. Gurean, Egizu eta Berbalamiñez gain, "UK" aldizkaria argitaratzen duen Boluntzarreta elkartea, Berbots Erandion Euskaraz eta Bizarra Lepoan Getxoko euskara taldea daude. Argazkian, pasa den martxoaren 24an bere irudia berritu zuen Euskara Elkarteen Federazioak / Topagunea.Bazkide berrien onarpenarekin batera Topaguneak beste lau puntu nagusi eztabaidatu zituen bere batzar nagusian: datozen hiru urteetarako planaren aurkezpena, 2008ko jardueraren errepasoa, 2009ko Kudeaketa Planaren aurkezpena eta Zuzendaritza berritzea.Euskara Elkarteen funtzioa zaharberritzeaTopaguneak hurrengo hiru urteetarako barne hausnarketa burutzeko "prozesu parte hartzailea" abiatuko du. Bazkideekin landu nahi den gogoetaren oinarria "euskara elkarteek hizkuntza komunitate antolatuaren gune modura duten funtzioa berritzea eta aldarrikatzea" izango da. Xede nagusi hori aintzat hartuta, hizkuntza politikaren oinarriak, parte hartzea eta sentsibilizazioa moduko gaiak izango dira aztergai prozesu horretan, Topaguneko iturriek azaldu dutenez.Zuzendaritza BatzordeaEstatutuetan agindutakoari jarraiki, Federazioaren Zuzendaritza Batzordea berritu egin da: Durangoko Berbaro Elkarteko Ione Narbaiza, Araitz-Beteluko Mailope Elkarteko Urko Aristi eta langileen ordezkaria zen Aritza Escandon Zuzendaritzatik irten dira, eta haien ordez Berbaro Elkarteko Nahia Zarzosa eta langileen ordezkari berria den Amaia Alberdi arituko dira aurrerantzean. Federazioaren presidentetza, berriz, Azkoitiko Maxixatzen elkarteko Karmen Irizarrek berritu du beste hiru urtetarako.Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa 1997an sortu zen, euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte elkarteek eta Federazioak berak, hala nola haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea eta sentiberatzea.
2009/03/25
2009/03/18
2009/02/27
2009/02/23
2009/01/14
2009/01/12
2008/11/24
EUSKARAZ BAI ! ! BENDUAK 13 BEC-era
"EUSKARAZ BAI" adierazpena
http://www.kontseilua.org/dokumentuak/EUSKARAZ_BAI_Adierazpena_0.pdf
"EUSKARAZ BAI" txostena
http://www.ukberri.net/fitxategiak/Euskaraz_bai_azaltzeko-zuzendaritza.pdf
2008/11/23
*_BERTSO AFARIA_*
AFALTZEKO LEKUA MUGATUA DAGO, BERAZ LEHENBAILEHEN
IZENA EMATEA ESKERTUKO GENIZUEKE ! !









