2012/05/17

Antzerkia ere euskaraz ikusi nahi dugu!



Maiatzaren 17tik 20ra Umore Azoka ospatuko da Leioan. Udalak 47 antzezlan ekarriko ditu eta horietatik 5 bakarrik dira euskaraz. Badira urte batzuk umore azoka egiten dela Leioan eta oraindik Leioako Udalak ez du antzerkien erdia ere euskaraz eskaini. Zenbat denbora itxaron behar dugu antzerkiak euskaraz ikusteko? Hori ote da Leioako Udalak duen plana euskararen normalizazioaren bidean? Zergatik ez du udalak euskarazko antzerki gehiagorik eskaintzen Umore Azokan?

Leioako euskaldunok gure herrian euskaraz bizi nahi dugu eta egunero ahalegin horretan lanean dihardugu. Horregatik, Umore Azokan ere antzerkia euskaraz ikusi nahi dugu, eta zuk?

No hay comentarios:

Publicar un comentario