2013/01/14

Leioa BiziZberritzeko!


Leioa BiziZberritzeko proiektua aurkeztuko da urtarrilaren 18an arratsaldeko 18:30ean Lamia AEk euskaltegian.
Leioan, arlo zabalean, euskara eta euskal-herriko kulturaren aldeko erreferente soziala eraikiko dugu:
•Ekimen eta dinamika propio, zein elkarlanean egindakoen bidez, herri izaera indartuz.
•Herritarron ahalduntzea bultzatzeko gune eta baliabide fisikoak Leioaztarron eskuetan jarriz.

Proiektua azken urteetan Leioan euskalgintzan eta kultur arloan lanean egon garen hainbat lagunon artean zirriborratu dugu eta helburu nagusia, zentzurik zabalenean, bizirik dagoen Leioan bizi nahi dugunon TOPALEKU euskaldun, anitz eta parekidea eraikitzea da. Hitzak dioen moduan gune fisko batez ari gara, baina baita beste gauza askoren artean, harreman, elkarlan, sinergia, komunitate, ideia eta herri-giroaz ere. Horretarako ahalik eta jende eta eragile gehienekin elkartu, proiektua konpartitu eta bakoitzaren ekarpenak jaso nahi ditugu.

Zu ere bertan nahi zaitugu, beraz zatoz proiektu polit honetan parte hartzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario