2012/11/30

Aldarrikapen Eguna!

Abenduaren 3an, Euskararen egunean, Berbalamiñe euskara elkarteak honakoa adierazi nahi du:


Berbalamiñe-ko kideok Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala eta lehentasunezkoa izatea nahiko genuke, eta guk horren alde lanean jarraituko dugu, baina oraingoz, besterik ez bada ere, EUSKERAZ BIZI NAHI DUGUNON ESKUBIDEAK bermatu daitezela exijitzen dugu. Horretarako lehen lehenik euskararen ezagutza haur guztiei bermatzeko eskatzen dugu (A eta B eredurik ez), administrazio eta zerbitzu publikoak euskaraz funtzionatzeko prestatuak egon daitezela eskatzen dugu, eta azkenik bizitza publikoaren eremu guztiak euskalduntzen joateko plan eraginkorrak egin daitezela ere eskatzen dugu.

Zuk, gu bezala, euskaraz bizi nahi duzulako!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario