2012/10/11

Binakako pala txapelketa urriaren 20an


Urriaren 20an, zapatuan Binakako euskarazko pala txapelketa antolatuko dugu. Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da Lamiakoko frontoian.

Izena emateko idatzi mezu bat parte hartzaileen izenekin berbalamine@yahoo.es helbidera edo etorri, egunean bertan, txapelketa hasi baino 30 minutu lehenago. Gainera 9:30etan  gosaria emango diegu parte hartzen duten bikote guztiei! Irabazleek 200 euro jasoko dute Leioako komertzioetan gastatzeko.

Giro euskalduna eta jatorra ez da faltako, beraz animatu eta erdu paletan jokatzera!

Jokoaren arauak:
- Euskaraz egingo da
- 12 tantora izango da
- Epailea egongo da
- Sailkapen fasea bertan egingo da zozketa bidez

No hay comentarios:

Publicar un comentario