2012/02/14

Badator kantu afaria!



Aurtengo kantu afaria Martxoaren 23an ospatuko dugu eta sorpresaz beterik etorriko da! 19:30ean Oxabi taldearen musikarekin poteoa egingo dugu Xcaret tabernatik hasita. Eztarriak berotzeko onena!
21:30ean Kantu afaria Betiko ikastolan.
Afarirako tiketak hurrengo astean jarriko ditugu salgai ohiko lekuetan. Afaria 20 euroan jarri dugu eta Berbalamiñeko bazkideentzat 18 euroan.

Zuk ere parte hartu nahi duzu? Bidali mezu bat gure helbidera: berbalamine@yahoo.es eta zurekin jarriko gara harremanetan.

Hasi eztarriak berotzen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario