2011/11/29

Irrati berria dator!


Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzaren hainbat elkartetako kideok atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu eskualdeko komunikazio proiektu berriaren aurkezpenera.

Honako elkarteok parte hartzen dugu proiektuan:
- Bizarra Lepoan Getxoko Euskara Elkartea
- Betiko ikastola
- Erandion Euskaraz Berbots!
- Koska irratia
- UK aldizkaria
- Ukberri.net
- Berbalamiñe Leioako euskara elkartea

Ekitaldia ostegun honetan, abenduak 1, izango da, arratsaldeko 19:30ean, Algortako Aldai Patronatuan, Karitate kaleko 1. zenbakian.

Etorriko bazarete, info@bizarralepoan.org helbidera mezu bat bidaliz jakinaraztea eskertuko genizuke, aurkezpena hobeto antolatze aldera.

Bertan ikusiko dugu elkar!

No hay comentarios:

Publicar un comentario