2011/09/27

Urriaren 8an Txitxiburruntzia Lamiakon



Urriaren 8an Txitxiburruntzi Jaia ospatuko dugu Lamiakon. Aurtengoa Txitxiburruntzi berezia izango da herriko zenbait elkartek antolatuko dugulako: Gure Ohiturak dantza taldea, Txomin Arestiko guraso elkartea, Txikiak dantza taldea, Lamiako Maskarada, AEK, Sanbartolome jai batzordea, Txopera jai batzordea, Lamiako jai batzordea, Udondo jai batzordea, Leioako Gazte asanblada, Betiko ikastola...eta beste zenbait elkarteren laguntza ere jaso dugu. Lekua ere aldatu dugu, Leioako auzo guztietara zabaldu nahi dugulako euskararen mezua!

Eta hainbeste lagun batuta egitarau aparta ere antolatu dugu egun guztirako! Beraz, ez ezazu hutsik egin eta hurbildu zaitez Lamiakora urriaren 8an Txitxiburduntziaz gozatzera!

Egitaraua:
11:00etan Jaiaren hasiera! Dultzaineroak Lamiako eta Txoperatik!
Ordu berean umeentzako tailerrak hasiko ditugu!

12:30ean Euskal dantzen erakustaldia Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen eskutik. Aire, aire!

13:00etan Txitxiburduntzi jana. Has gaitezen tripa betetzen...

14:30ean Larrain dantza herrikoia. Oraindik ikasi barik?

15:00etan Herri bazkaria. On egin! Tiketak 14 euroan salgai: Menoyo tabernan, Kurkudi Herriko tabernan, Lamia AEK euskaltegian eta "Pi"ren tabernan.

17:30ean Erromeria!

Egun osoan zehar euskararen aldeko mezua jasoko dugu. Ekarri zeurea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario