2010/12/01

Olentzero eta Mari Domingi Leioan euskararen alde!


Abenduaren 12an, domeka, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Leioara, zuekin egotera eta bide batez zuen gutunak jasotzera.
Eta non egongo diren jakin nahi duzu?
Ba Abenduaren 12an ere Nekazal Azoka ospatuko da Leioan eta Berbalamiñeren postuan egongo dira Olentzero eta Mari Domingi eguerdiko 12:30ean.

Etzazu aukerarik galdu eta hurbildu Berbalamiñeren postura eta etxerako olentzeroak, gabon kantak eta kamiseta ederrak eskuratzeko aukera izango duzu. Eta noski! Pintxo bero eta goxoak prest izango ditugu zuretzat!

Abenduaren 12an, hurbildu azokara, hurbildu Berbalamiñeren postura!

No hay comentarios:

Publicar un comentario