2010/11/24

Leioako Berbalaguna egitasmoaren aurkezpena!


Izen emate epe luzearen ondoren, zenbait talde osatzeko beste berbalagun gaude jada. Beraz ostiral honetan, azaroaren 26an, Berbalagunaren aurkezpena egingo dugu polikiroldegian arratsaldeko 20:00tan.

Polikiroldegian sartu eta eskilarak igota areto txukun bat dago eta hantxe elkartuko gara, ezagutzen duzuenok jakingo duzue heltzen eta ezagutzen ez duzuenok, lasai, kartelak jarriko ditugu galdu ez zaitezen.

Egitaraua honako hau izango da: Ongi etorria, bideo emanaldia, beste herrietako Berbalagunen esperientziak eta amaitzeko mokadutxoa.

Jadanik izena eman duzuenok eta oraindik animatu ez zaretenok, denak zaudete gonbidatuta!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Ze ondo!! ni bertan izango naiz, eta astearte atsaldeko talderen baten parte hartzeko prest nago.

Nahia Guenaga

Publicar un comentario