2010/04/28

Herri euskalduna

Kaixo, lagunok:

Euskal Herrian Euskaraz erakundetik honako gonbitea luzatu digute. Igande honetan, maiatzak 2, Etxarrin ospatuko den Euskaraz Bizi Egunera joatea, alegia. Aldarrikapen eta jaialdi egun horrek Hizkuntz Eskubideen Egunari hartu dio lekukoa.

Horra hurbiltzeko autobusa izango dugu Portugaletetik. Izen-ematea 658 724 129 (Igor) zenbakian egin daiteke. Bidaia zenbat joango garenon araberakoa da baina 10 euro inguru ibiliko da. Era berean, herri bazkarirako txartela ere eskatu daiteke (12 euro).

Herri euskalduna berreraiki nahi dugu
Euskaraz bizitzeko bidea egin behar dugu
zu ere egun horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu






No hay comentarios:

Publicar un comentario