2009/05/26

TXITXIBURRUNTZI 2009




Txitxiburruntzia ! !
Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren leku ezagunetan eta egun pasa egiten zuten txerrikiak sutan erretzen eta jaten, dantza egiten...
Euskal Herriko beste toki batzuetan txitxiburduntzi, sarteneko, sasikoipetxu, basatoste, sasimartxo... etb izenez ezagutzen den ohitura honek. Arratiako hainbat tokitan eta Zeberion bizirik jarraitzen du eta Txitxiburruntzi edo Kanporamartxo izenez ezagutzen dugu.
Tradizioari jarraituz ibilalditxo bat egiten da eta ondoren urdaiazpikoa eta txorizoak zorroztutako makilen puntan sartu eta sutan erretzen dira geroago ogitartean jateko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario