2008/04/24

BAI ESKOLAK EUSKALDUNTZEARI ! !


Hamabost gizarte eragilek sinadurak bilduko dituzte otsailetik maiatzera, eskolak haurrak benetan euskaldundu behar dituela eskatzeko. Eskatu baino gehiago, «eskaera areagotzeko». Uste baitute euskalduntzearen aldeko indarrak bildu eta abiarazi behar direla, bi arrazoi nagusiren ondorioz: alde batetik, egoera «larria» delako eta, bestetik, «inoiz ez bezala, euskalduntze osoa bermatzen ez duten ereduak gainditzeko bideak zabaldu direlako». Horretarako abiatu dute Bai eskolak euskalduntzeari! kanpaina.

2008/04/23

TXAPELDUNAK

Txapelketa gogorra igaro
ostean finalerdietan erabaki
zan dena.
Finalean Guti-Txapi,
Pitxa eta Diegoren
kontra jokatzea,
finalerdian Koldito-Itxaso
eta Nagore-Rakeltxu
geratu ostean.....

Txapelketako parte hartzaileak!

Grepas -Oier
Guti-Txapi
Pitxa-Diego
Goirienatarrak
Saioa-Arantzi
Koldo-Itsaso
Oli-Tita
Rakeltxu-Nagore



2008/04/16

TXITXIBURRUNTZI ´08 LEIOAN


Berbalamiñe Euskera Elkarteak
"III TXITXIBURRUNTZI EGUNA" antolatzeko asmoa du datorren ekainaren 8an.Negua amaitutakoan,egun batean gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren leku ezagunetan (Ondiz, San Bartolome,Peruri, Aldekoane, Martiartu...) eta egun pasa egiten zuten txerrikiak sutan erretzen eta jaten, dantza egiten... ondo pasatzen elkarrekin alegia!
Euskaldunok elkarrekin ondo pasa dezagun euskeraz, ohitura zahar hori berreskuratu nahi dugu eta horregatik ekainaren 8an Leioara etor zaitezen animatu nahi zaituztegu.
EGUNEKO PROGAMAZIOA
10.00tan -Txosnaren irekiera
10.30tan -Dultzaineroak herritik
Goizean zehar puzgarriak, umeentzako jolasak
12.00tan -Dantzariak eta ikastaroetako partehartzaileen erakustaldia.
14.30tan -Larrain dantza HERRIKOIA
15.00tan -Bazkaria. Txartelak salgai jarriko dira!!
Aurreko ostegunerako txartelik lortu ez duenak, etxetik ekarri beharko du bere bazkaria,bertan jateko tokia egongo da!
17.30tan Erromeria Lisker taldearekin.
Arratsaldean zehar taloak egiten eta saltzen egongo dira
20.00tan Dana batu eta etxera!

2008/04/14

ONGI ETORRI ! !


ONGI ETORRI GURE BLOG BERRIRA ! !
Bertan, egindako ekintzen argazkiak eta iruzkinak
jarriko doguz denon artean . . .

Baita osteko ekintzen aurrerapenak ere ! !