2008/04/16

TXITXIBURRUNTZI ´08 LEIOAN


Berbalamiñe Euskera Elkarteak
"III TXITXIBURRUNTZI EGUNA" antolatzeko asmoa du datorren ekainaren 8an.Negua amaitutakoan,egun batean gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren leku ezagunetan (Ondiz, San Bartolome,Peruri, Aldekoane, Martiartu...) eta egun pasa egiten zuten txerrikiak sutan erretzen eta jaten, dantza egiten... ondo pasatzen elkarrekin alegia!
Euskaldunok elkarrekin ondo pasa dezagun euskeraz, ohitura zahar hori berreskuratu nahi dugu eta horregatik ekainaren 8an Leioara etor zaitezen animatu nahi zaituztegu.
EGUNEKO PROGAMAZIOA
10.00tan -Txosnaren irekiera
10.30tan -Dultzaineroak herritik
Goizean zehar puzgarriak, umeentzako jolasak
12.00tan -Dantzariak eta ikastaroetako partehartzaileen erakustaldia.
14.30tan -Larrain dantza HERRIKOIA
15.00tan -Bazkaria. Txartelak salgai jarriko dira!!
Aurreko ostegunerako txartelik lortu ez duenak, etxetik ekarri beharko du bere bazkaria,bertan jateko tokia egongo da!
17.30tan Erromeria Lisker taldearekin.
Arratsaldean zehar taloak egiten eta saltzen egongo dira
20.00tan Dana batu eta etxera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario