2008/10/16

EUSKARAZKO BILATZAILE BERRIA


Euskarazko albisteen
bilatzaile berria
'www.zerberri.com'

Gorka Julio informatikariak eta Haritz Rodriguez kazetariak euskarazko albisteen bilatzaile berria sortu dute Internet: www.zerberri.com. Google-ren bilatze sisteman oinarritu dute. Oraingoz, ehunen bat informazio iturri erabiltzen dituzte bilaketan -kopurua handitzeko asmoa dute egitasmoaren sortzaileek-, eta berriak dataren arabera ere aurki daitezke.Gaztelaniaz 700 iturrik eskaintzen dituzten albisteak bilatzen ditu Googleren tresnak, frantsesez 500 eta ingelesez 4.500. "Tresna honekin euskarazko Internet sareari ekarpena egin nahi izan diogu, albisteen bilaketak egin ahal izatea ahalbidetuz", esan dute Juliok eta Rodriguezek. Bildu.net, Euskaltube.com eta Txioka.net bezalako webguneen sortzaile ere badira bi haiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario