Abenduaren 3an, Euskararen egunean, Berbalamiñe euskara elkarteak honakoa adierazi nahi du:
Berbalamiñe-ko kideok Euskal Herrian euskara
hizkuntza ofiziala eta lehentasunezkoa izatea nahiko genuke, eta guk horren
alde lanean jarraituko dugu, baina oraingoz, besterik ez bada ere, EUSKERAZ
BIZI NAHI DUGUNON ESKUBIDEAK bermatu daitezela exijitzen dugu. Horretarako
lehen lehenik euskararen ezagutza haur guztiei bermatzeko eskatzen dugu (A eta
B eredurik ez), administrazio eta zerbitzu publikoak euskaraz funtzionatzeko
prestatuak egon daitezela eskatzen dugu, eta azkenik bizitza publikoaren eremu
guztiak euskalduntzen joateko plan eraginkorrak egin daitezela ere eskatzen
dugu.
Zuk, gu bezala, euskaraz bizi nahi duzulako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario