2012/01/27

Aintzaldun daigun Agate Deuna...



Urteroko ohiturari jarraituz Agate deuna bezperan kantatzera aterako gara. Aurten, zapatua denez Leioa kantuz alaitzen ibiliko gara baserriz baserri. Goizeko 9:00etan Lamia AEK euskaltegitik aterako gara eta honako ibilbidea egingo dugu:

Ibilbidea:
9.00 AEK
9.30 mendibile
10.00 santimami
10.30 santsoena (elektrika aurretik)
11.00 hamaiketakoa
11.30 santsoena (2. zatia)
12.30 solaetxeko kurban
13.00 peruri
13.30 sanbar
14.30 bazkaltzera

Zu ere animatuko zara ezta? Eztarria berotzeko hamaiketakoa egingo dugu denon artean. Animatu eta erdu kantuan ibiltzera!

2012/01/25

Agate Deuna bileratxoa



Otsailaren 4an Agate Deuna ospatuko dugu Leioan eta berbalamiñek baserriz baserriko ibilbidea egingo du egun horretan. Horregatik, zuekin egoteko, egunaren nondik norakoak azaltzeko eta zuen ekarpenak jasotzeko bilera bat egingo dugu: urtarrilaren 25ean 19:30ean Lamia AEK euskaltegian.

Zuen iritziak, ekarpenak eta parte hartzea gogo handiz jasoko ditugu.

2012/01/19

Bertsolari filmaren emanaldia + mahai ingurua



Leioako Berbalagun egitasmoak antolatuta, urtarrilaren 23an Bertsolari fimaren emanaldia eta mahai ingurua izango da Kultur Leioako Auditoriumean. Asier Altunak, filmeko zuzendariak, Unai Elorriaga idazleak eta Andoni Egaña bertsolariak parte hartuko dute mahai inguruan.

Noiz: Urtarrilak 23, astelehena 20:00etan
Non: Kultur Leioako Auditoriuma
Sarrera: 3 euro

Informazio gehiago: Irati 607632655 / leioa_berba@aek.org

Animatu!

2012/01/13

Badator gurasolagun!


Urte berriarekin, Leioan euskarari bultzada emateko nahian, egitasmo berria abian jarri du Leioako Berbalagun egitasmoak: Gurasolagun.

Leioako eskola ezberdinetan, Altzaga ikastola, Betiko ikastola eta Txomin Arestin, iada martxan dagoen proiektua da. Gutxinaka-gutxinaka, taldeak sortzen ari dira, eta badakite euren esku dagoela proiektua aurrera eramatea!

Hilabetero ekintza bat prestatuko dute denon artean,jendearen proposamenekin. Gurasolagun egitasmoari hasiera emateko, PIZZA TAILERRA egingo dute. Umeek eta gurasoek elkarrekin euskaraz aritzeko tartea sortuz, bide batez ere, imaginaziorako tartea utziz.

NOIZ: 2012ko urtarrilaren 24, 25 eta 30ean 18:00etatik 20:00etara

TOKIA: San Bartolomeko txokoan.

Beraz, animatu zaitez! Izan zaitezte GURASOLAGUN! Eta gozazazue euskaraz umeekin batera!

Posiblea da, gure esku baitago!