2011/02/10

Nekasarea proiektuaren aurkezpena Leioan
























Otsailaren 17an Unai Aranguren EHNEko kideak Nekasarea proiektuaren aurkezpena egingo du Leioan. Hitzaldia arratsaldeko 19.30ean hasiko da Lamia AEK euskaltegian. Ortutik platerera, baserriko produktuak jateko modu erraza.

Jaten duguna gara?

2011/02/09

Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe! Larunbatean Donostian




Otsailaren 12an,
Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Donostian egingo den manifestazio nazionalean parte hartzera deitzen ditugu Leioako euskaldun eta euskaltzale guztiak. "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe" izan nahi eta behar dugula aldarrikatu behar dugu.

Euskaldun guztiok deialdiarekin bat egiteko aukera duzue Interneten dagoen manifestuari babesa emanez. Egun horretan, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeaz gain, bildutako euskaltzaleok Jose Luis Alvarez Enparantzari, Txillardegiri, merezitako omenaldia egingo diogu ekitaldian. EHEren sortzaileetako bat izateaz gain, herri euskaldunaren aldeko mugimenduan eta euskalgintzan erreferente handia dugu Txillardegi. Urteetan erakutsitako borrokarako grinaren eta konpromiso irmoaren aurrean merezitako omenaldia egingo diogu.

Zatoz!

2011/02/08

XXI.mendeko Euskaldunon elkarteen Kongresua baino gehiago


Otsailaren 26an Euskaldunon Elkarte guztietako kideak elkarrekin bilduko gara Bilbon, inoiz mugimendu honen baitan egindako bilkurarik jendetsuenean, Kongresuan alegia. Bilboko Alhondegian elkartuko gara goizean Kongresuari bukaera emateko eta ondoren parranda egingo dugu denok batera Bilboko Kafe Antzokian. Otsailaren 26an euskaldunon elkarteen bilgune eta olatua bilakatuko dugu Kongresua, ametsetatik errealitatera salto egiteko garaia iritsi da!

Zu ere kongresuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Animatu eta zabaldu deialdia!