2011/01/20

Santa Agedan kantu kantari!

Otsailaren 4an, ostirala, Santa Ageda kantatzen aterako gara ohiturari jarraituz. Hitzordua Lamia AEK euskaltegian jarri dugu arratsaldeko 18:30ean. Ahotsak fintzeko eta berotzeko entsegua egingo dugu Otsailaren 3an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan Lamia AEK euskaltegian.

Ostiralean kantuan arituko garenez baserritar jantzia soinean ekarri taldea girotzeko. Kantuan bukatutakoan luntx txiki bat eta poteoa egingo dugu egunari amaiera polita emateko. Animatu eta etorri gurekin kantuan!

Gora Leioa euskalduna!

2011/01/10

Urte berriarekin indar berrituta gatoz

Urte berria hasi dugu iada eta Berbalamiñe euskara elkartea indar berriarekin hasiko da lanean. 2011. urtean hainbat ekimen antolatuko ditugu eta horietara zu ere etortzea nahi dugu. Laster emango dizuegu aurtengo egitasmoen berri.
Urte berriarekin gogo eta ilusio berria!