2010/10/25

Egin zaitez BAZKIDE !!


Berbalamiñe Euskara Elkartea indar berriarekin hasiko da ikasturte berria, eta horretarako zuen laguntza ezinbestekoa dugu. Bai, zure laguntza behar dugu euskara Leioan zabaltzeko. Horretarako, bazkidetza kanpaina abiatuko dugu herrian. Bazkidetzak urtekoak dira eta 36 euro balio du, alegia hilabetero 3 euro. Bazkidetzarekin hainbat deskontu izango duzu gure ekimenetan, baita elkartean parte hartzeko eskubide osoa ere.
Bazkide izan nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan edota hurbildu zaitez Leioako Nekazal Azokan gure postutxora eta bertan dena gogo handiz azalduko dizugu.

Leioan ere euskaraz!

2010/10/18

Leioara ere heldu da Berbalagun egitasmoa





Euskaldunek eta euskara ikasten dabilenek euskaraz hitz egiteko aukera gehiago izan dezaten, aurten, Berbalagun egitasmoa martxan jarri dute Leioan. Tokiko euskara zerbitzua, Berbalamiñe euskara elkartea, Lamia AEK euskaltegia eta Mastitxu udal euskaltegia dira egitasmo horren sustatzaileak. Helburuak bi dira: batetik, Leioako euskaldunak elkar ezagutzea; eta bestetik, euskara ikasten ari diren ikasleek praktikatzeko aukera gehiago izatea. Metodologiari dagokionez, adina eta zaletasunak kontuan hartuta, lau eta bost lagunen arteko taldeak osatuko dituzte. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, talde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denen artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu. "Arruntena astean behin taberna batean biltzea da, kafea hartzeko... baina aukera asko daude", Beñat Vidal Leioako Berbalagun egitasmoko arduradunak adierazi duenez. Argazkian, berbalagunen bila dabiltza jada Leioako euskaldunak / © Leioako Berbalagun.

Astean ordu bete edukitzea nahikoa da berbalaguna izateko. Leioako hainbat txokotan eskuragarri daude izena emateko orriak. Bete ostean, Lamia AEK euskaltegian, Mastitxu udal euskaltegian edo Udaleko Euskara Zerbitzuan utzi beharko dira edo e-postaz leioa_berba[abildua]aek.org helbidera bidaliz. Telefonoz (607 632 655) deitzeko aukera ere badago. Hilean zehar egitasmoaren aurkezpenak egingo dituzte, batez ere, herriko euskaltegietan. "Izena eman duen jendeak libre duen denboraren arabera antolatuko ditugu taldeak. Horiek azaroan batzen hasiko dira", azaldu du Vidalek. Bestalde, Leioako berbalagunek bloga izango dute argazkiak, azken berriak eta partaideen iritziak zabaltzeko.

2010/10/14

Berbalamiñe FACEBOOK-en !!

Bat egin FACEBOOK-en Berbalamiñe Euskara Elkartearekin !!!
Gaur 600 lagun dauzkagu . . .
Ea 1000 lagun biltzen garen !!!

2011 urterako Berbalamiñe egutegiko irudia.